MUSKIZ. Hiru auzotan ur edangarriaren sarea berritzeko lanak hasiko ditu Muskizko Udalak. Lanokin orain arte bizilagunek sufritzen zituzten hornidura eteteak saihestu gura dituzte. Asteon hasi dira, eta azaro bukaerarako amaituta egongo direla espero dute.