BARAKALDO. Berri Otxoak plataformak elkarretaratzea egin zuen martitzenean, Barakaldoko udaletxe aurrean, udal gobernuak “aplikatutako murrizketa sozialak” salatzeko. Gizarte laguntzarako partidak %70 murriztu dituztela diote, eskaerek gora egin arren. Udalak, bestalde, eskari guztiak aseko dituela dio, 751.961 euroko ezohiko funtsa inbertituta.