ELORRIO. Elorrioko Udalak 250 eurora arteko laguntzak emango dizkie 18 eta 35 urteko gazteei etxebizitzak alokatzeko. Guztira, 9.000 euro aurreikusi dituzte. Ezingo da alokairuaren erdia baino gehiagoko laguntza jaso. Emantzipazioa erraztea eta gazteak herrian bertan bizi ahal izatea ditu helburuak.