Hilabetean banatu diren Nagusi Txartelak.

Uztailaren bukaera aldera jarri zuten martxan, eta irailera bitarte 1.864 lagunek eskatu dute Nagusi Txartela. Jada 1.827 banatu dituzte. 60 urtetik gorako adinekoentzat da. Era guztietako abantailak eskaintzen ditu: proiektuarekin bat egin duten dendetan betaurrekoak prezio erdian erosteko aukera, %20ko deskontua aseguru polizetan, opariak, deskontuak aurrerago egingo diren erosketetan edo bidaia baterako zozketan parte hartzeko aukera, besteak beste. Bizkaiko 300 saltoki inguruk egin dute bat ekinbide horrekin. Herrialdean dauden adinekoen 142 zentroetan eska daiteke.