Pentsiodunak diren patroiek %25 gutxiago ordainduko dute euren ontziak Bermeoko kirol portuan amarratzeagatik, horretarako behar diren agiriak aurkeztuta. Murrizketa, ordea, ez diete aplikatuko ontzi baten baino gehiagoren izena emanda daukatenei edo sei metrotik gorako luzera duten ontzien jabeei.