Urriaren 11n Guggenheim fundazioarekin bilduko dira

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak iragarri du urriaren 11n Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta biak New Yorkera joango direla. Salomon Guggenheim fundazioarekin elkartuko dira, Bilboko museoaren hitzarmena berritzeko. Gaur egungo akordioari eustearen alde dago EAJ.