BAINUA HARTZEKO, OZTOPORIK GABE

Foru aldundiak Hondartza Denontzat programa martxan ipini du, beste urte batez, mugikortasuna mugatua duten pertsonek ere bainatzeko aukera izan dezaten. Aurten, Ingurumen Sailak Mundakako hondartzan egin ditu obrak. Egurrezko arrapala eta espaloi zabalagoa egin dituzte hareatzaraino heldu ahal izateko. Programa hau Bizkaiko beste bost hondartzatan ere martxan egongo da, abuztua bukatu bitarte: Laidan, La Arenan, Ereagan, Plentzian eta Isuntzan.