Eraikina agustinoek eraiki zuten XVII. mendean. XIX. mende hasieran, Durangoko Udalaren jabetzara igaro zen. Ospitalea eta zahar etxea jarri zituzten bertan. 1998an, San Agustin kultur etxe gisa inauguratu zuten. Egun, dantza, antzerkia, musika eta kultur eskaintza zabala ditu San Agustinek.