Hamabost urtez erabili gabe egon ondoren, Trapagarango merkatua izandakoa lanbide zentro bilakatuko dute uztail amaieratik aurrera. Erdigunean dago 600 metro koadroko eraikina , eta berritu egingo dute. Lanbideren ikastaroetako ikasgelak, herriko ekintzaileentzako lekua eta gaztelekua izango ditu.