• Bizkaiko merkatarien salmentek izandako beherakada. Bizkaiko Merkatarien Elkarteak jakitera eman duenez, aurtengo lehen seihilekoa “beltz-beltza” izan da herrialde historikoko merkatarientzat. Krisiak eta eguraldi txarrak salmentek behera egitea eragin dute. Batez beste %7 jaitsi direla diote; ekaineko azken datuak falta dira. Haien esanetan, egoera aldatu ezean denda “mordoa” itxiko da, sektorea “egoera larrian, hilzorian” dagoelako.