Ikasleen mugikortasun ohiturak aztertzen, Muskizen

Muskizko Udalak eta EEE Energiaren Euskal Erakundeak adostutako hitzarmen bati esker, Muskizko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen mugikortasun ohiturak aztertzen ari dira. 36.000 euroko aurrekontua onartu dute egitasmoa martxan jartzeko, eta bi erakundeek erdibana ordainduko dute. Lortutako datuekin, datozen hiletan Muskizko Eskola Mugikortasun Plana osatuko dute.

Udalerrian egin beharreko aldaketak zein diren zehaztuko dute planean. Besteak beste, ume eta gazteek gehien erabiltzen dituzten bideetan segurtasun neurriak indartuko dira, seinale egokiagoak eta berriak ipiniko dira eta, bideak erabilerara egokituko dira.