Boluntarioek dunak zainduko dituzte Areeta hondartzan

Lurgaia fundazioak eta Muskizko Udalak Areeta hondartzako dunak garbitzeko lanak egingo dituzte asteburuan. Parte hartuko dutenek landare inbaditzaileak kenduko dituzte. Beste alde batetik, tokiko landaredia sustatzen laguntzeko beharrak egingo dituzte auzokideek. Orotara, hiru hektareatan ibiliko dira. Zenbait gune babesteko lanak egingo dituzte.

Proiektuaren helburua dunen degradazioa saihesten laguntzea da. Horretarako, alde batetik, boluntarioek arriskuan dauden eremuak itxiko dituzte hesi baten bidez. Bestetik, zenbait landare espezie kenduko dituzte. Gainera, auzolana eskertzeko, udalak hamaiketakoa antolatuko du.