Auzokideen laguntzaz, Lekitto Bedarra Ortularien Elkarteak 4.000 metro koadroko lur eremuak garbitu ditu ortu bihurtzeko. Lanak azken hiru zapatuetan egin dira. Herritarrek sareak ipini, sastrakak kendu, lurrak landu eta ahuntzak askatu dituzte belarrak mozten laguntzeko.