GIZARTE ERAGILEEN LANA, AGERIAN

Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak kanpaina bat jarriko du martxan, herrialde historikoan gizarte ekintza arloan behar egiten duten hirugarren sektoreko eragile, elkarte eta erakundeen lana ezagutarazteko. Batetik, Bizkaiko herri guztietako kaleetan kartelak jarriko dituzte bi astez, egiten duten beharrari buruzko informazioa emanez. Ekainaren 14an, gainera, Bilboko Plaza Biribilean izango dira elkarte hauetako ordezkariak, herritarrei sostengua eskatzen.