Milaka euskaltzale bildu ziren joan den domekan Portugaleten, Ibilaldian. Eguzkipean, hainbat jarduera eta kontzerturekin gozatu zuten bertaratutako guztiek. Santurtzi eta Sestaotik ere igarota, 7,3 kilometroko ibilbidea prestatu zuten. Portugalete gunean Gatibuk emandako kontzertua jendez gainezka egon zen. Elai-Alai taldeko txistulariek kaleak girotu zituzten. Santurtzi gunean, sardina jana egon zen egun osoan. Leku berean, Sotera arraun taldeak erakustaldiak egin zituen.