%53,8

Botoa zezenketen alde eman duten karrantzarrak. Martitzenean zenbatu zituzten herri galdeketan jasotako botoak. 760 herritarrek eman zuten botoa, hau da, %30,4ko parte hartzea egon da. Horietatik 409k baiezkoa eman zuten (%53,8). Beste 334k ezetz esan zuten. 17 boto zuri izan ziren. Hala, datorren irailaren 18an zekorketa izango dute Karrantzan.