Joan den zapatuan, beste urte batez, Ondarroa jendez lepo bete zuen Antxoa Egunak. Beharginak antxoa lantzen ikusteko aukera izan zuten. Eta, noski, antxoarekin egindako pintxoak ere izan ziren dastatzeko. 10.000 pintxo banatu ziren. Askok probatu baina gutxik erosi zutela kexatu ziren salmahaietan. Eguerdian, Ondarruko Antxoi izeneko saria banatu zuen. Ongi Etorri arrantzontziari eman zioten. Mikel Egia, Adrian Santos eta Jon Gallastegi izan ziren saria jasotzen.