Lemoizko Udalak zorraren erdia aurten likidatuko du

LEMOIZ. Lemoizko Udalaren zorra erdira jaitsiko da 2013a bukatzean. Izan ere, une honetan udalak 600.000 euroko zorra dauka bi mailegurengatik. Iazko soberakinekin, baina, horren erdia ordaintzea lortuko dute aurten.