URDUÑA. Domekan bukatuko dira aurtengo otxomaioak. Gaur, adinekoen eguna dute. Meza ostean, elkarrekin bazkalduko dute. Gauean, kuadrillen afaria eta Trikizio taldearen erromeria izango dira. Biharkoa gazte eguna izango da. Zaldi lasterketa, bazkaria, aurresku txapelketa eta kontzertuak izango dira. Domekan, azkenik, bakailaoa pil-pil erara nork hobeto egin lehiatuko dira.