80 eta 85 dB-etik gorako zarata entzuteak, epe luzean, bihotzeko gaitzak eragin ditzakete hainbat ikerketaren arabera. Izan ere, maila horietatik gora organismoak hormona nerbiosoak aktibatzen ditu, tentsio arteriala eta bihotzeko frekuentzia handitzen ditu. Baita odol hodiak estutu eta odola loditu ere.