Zaratamo garatzen lagunduko duten neurriak hartuko dituzte

Zaratamoko Gure Herria auzokideen plataformak eta udalak neurri sorta bat eratu dute garapen iraunkortasuna eta herritarren parte hartzea sustatzeko. Plan horren helburua da eskualdeko ekonomia, gizarte eta ingurumen erronkei aurre egitea.

Egitasmo hau indarrean egongo da datozen zortzi urteetan, eta 26 programatan bananduta dauden 74 ekintza lerro izango ditu. Besteak beste, honako hauek jasotzen dira: bide seinaleak hobetu turismoa bultzatzeko, espaloiak konpondu mugikortasuna errazteko, zuntz optikoa ezarri, eskola zaharren lokalak berreskuratu eta elizaren atzealdean dagoen plaza hobetu.