Ugaoko krosa Udane Eiros neskaren familia laguntzeko izango da

Domeka honetan egingo dute Ugaoko herri krosa, 11:00etan hasita. Urtero legez, hainbat lagun elkartuko dira parte hartzera. Hori aprobetxatuta, herriko neska bati laguntzeko dirua biltzeko kanpaina bat martxan jarriko dute. Udane Eiros dauka izena, 2 urte ditu eta gaixotasun arraro deritzen horietako bat diagnostikatu diote. Wert sindromearen ondorioz, neskak espasmoak izaten ditu, eta sistema neurologikoa kaltetuta dauka.

Goiz osoan, boluntario talde bat itsulapikoekin ibiliko da lasterketa eremuan, lasterkari eta ikusleek euro bana eman dezaten. Bildutakoa ikerketarako eta familia laguntzeko izango da.