Bilbobusen Termibuseko geltokiak aldatu dituzte

BILBO. Bilboko Udalak Bilbobus zerbitzuak Termibus inguruan dituen geltokiak aldatu ditu, eta gaurtik aurrera beste leku batzuetan geratuko dira autobusak. Termibus barruko geralekua Perez Galdos kalera eroan dute. Luis Briñas kalekoa 80 lineari kenduko zaio, eta Torres Quevedokoa, 26ari eta 62ari.