Lemoako liburutegiak Maria Moliner saria jaso du

LEMOA. Lemoako liburutegiak Espainiako Kultur Ministerioak ematen duen Maria Moliner saria jaso du, 15. ekitaldian. 50.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietan irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko ekintzarik onenak saritzen ditu lehiaketak. Lemoako udal liburutegiak, bada, haur eta gazteentzako 180 liburuk osatutako sorta bat jasoko du.