Bihar Nerbioiko landare exotikoak kenduko dituzte

ARRANKUDIAGA. Udaltalde Nerbioi-Ibaizabalek deituta, bihar Nerbioi ibaiaren ertzetan erne diren landare exotikoak kenduko dituzte. 09:30ean elkartuko dira, Arrankudiagako Arbide auzoan. Besteak beste, artemisia verlotium, cortaderia selloana, arundo donax eta budeja davidi espezieek sortzen dute arriskua inguruan.