Kalean etxean bezala egitasmoarekin, herritarrak kontzientziatu nahi izan ditu Santurtziko Udalak. Adibidez, hiriko altzarietan kartelak jartzeagatik edo grafitiak egiteagatik, 751 eta 1.500 euro arteko isunak jartzen dituzte; zigarrokinak edo txingomak lurrera botatzeagatik, isuna 90 eta 750 euro artekoa da.