Arau-hausleek profesionalak izango dituzte alboan

Bilboko Udalak sustaturiko programan parte hartzen duten gazteek komunitatearentzat onuragarriak izango diren lanak egin beharko dituzte. Baina jarduera horiek ez dituzte bakarka egingo. Arlo bakoitzeko profesionalak izango dituzte beren lana gainbegiratzen eta jarrera aldatzen laguntzen.