Liburuaren Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak aurtengo Bizkaidatz literatura sariak banatu zituen joan den martitzen iluntzean. Urtero legez, bi kontakizunen hasiera proposatu du foru aldundiak, eta hari bukaera ematea zen lehiakideek egin beharrekoa. Euskarazkoaren abiapuntua Goizalde Landabaso kazetari eta idazleak sortu zuen, eta Ander Garcia Badiolak emandako amaiera aukeratu du epaimahaiak. Beste 15 lan ere aurkeztu dira.