Bigarren Legatz Eguna ospatuko dute bihar

ONDARROA. Bihar, bigarren urtez Ondarroan Legatz Eguna ospatuko dute. 12:00etan hasita, hainbat erakustoki bisitatzeko aukera egongo da, arrantzari lotutako hamaika kontu ezagutzeko. Horrez gain, legatza dastatzeko aukera egongo da, dela kaleko saltokietan dela herriko tabernetan. 15:00etan, hain zuzen, Legatz Eguneko bazkari bereziak izango dira jatetxeetan. Gauean, kontzertuak egongo dira Kafe Antzokian.