Hiru sute izan dira asteon Bizkaian. Domeka arratsaldean Trapagaranen piztu zen lehenengoa, Zugaztieta eta Larreineta auzoen artean. Ertzaintzak uste du eragindakoa izan zela, basoko bi gunetan izan baitzuen sorburua. Ez zen inor zauritu, eta ordu gutxitan menperatu zuten.
Martitzen arratsaldean 81 urteko gizonezko bat hil zen Munitibarren. Etxe ondoko sastrakei su eman zien. Hego haizeak eta beroak sua basora zabaldu zuten, eta han harrapatu zuten garrek hildakoa.
Eguaztenean, goizaldeko 02:50ean, Portugaleteko Posta kaleko etxe batean piztu zen sua. Hiru udaltzain ospitalera eroan zituzten, kea arnasteagatik.