MUSKIZ. Orain arte lortutako emaitzekin “pozik”, Muskizko Udalak La Arena hondartzan dunak leheneratzeko programari eustea erabaki du. 4.500 euroko aurrekontuarekin, hilero egoera aztertzeko txostenak egingo dira, baita etengabeko mantentze lanak ere.