50 BIZIKLETA BERRI ALOKATZEKO

Bilboko Udalak %30 handitu du bizikletak alokatzeko eskaintza, Bilbon Bizi udal zerbitzurako 50 bizikleta berri erosi ostean. Orotara, hiriko 25 gunetan banatuta, 200 bizikleta baino gehiago hartu ahal izango dira maileguan. Beste alde batetik, berrikuntza moduan, sakelakoetarako aplikazio berri bat ipiniko dute martxan. Horretan, Bilbon Bizi-ren gune guztiak agertuko dira, eta bakoitzean eskura dauden bizikletak kontsultatzeko aukera emango dute.