Bizkaiko erara egindako saltsaren ibilbide historikoa

Bizkaiko saltsa gorri preziatuaren historia, bitxikeriak eta errezetak biltzen ditu, besteak beste, Jose Angel Iturbe sukaldari gernikarraren La salsa vizcaína liburuak. Euskal gastronomiaren ikerketaren XVIII. Felix Mokoroa saria jaso zuen 2011n, liburua sortzeko egindako dokumentazio lan handiagatik.