Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Pila-pila, patata tortilla

Pila-pila, patata tortilla

Hamaika ikusteko jaioak omen gara. Ez dugu oso urrunera joan behar goitik behera harrituko gaituen zerbait deskubritzeko. Esaterako, aurreko igandean jakin nuen Patata tortillaren Nazioarteko Eguna zela. Gure sukaldaritzaren gutizia txiki horren fana naiz, baina uste dut badirela hainbat gauza gehiago merezi dutenak nazioarteko egun bat. Nor naiz ni, baina, egutegiari aurre egiteko. Donald Trump banintz, akaso; kargura heldu eta berehala ezabatu baititu Googlek Harrotasunaren Eguna, Herri Indigenenarena eta halakoak. Ez naiz ni, ordea, hain boteretsua.

Kontrakoa eman arren, tortillarenak badu bere mamia. Bilbon sortua omen da patata tortilla. Hori dio, behintzat, kondaira ezagun batek. Sortzailea, gainera, ez zen edonor izan, Tomas Zumalakarregi bera baino. Antza, Bilboko setioan ari zela asmatu zuen patata tortilla Ormaiztegiko jeneral karlistak, bere soldaduen gosea modu erraz eta elikagarrian asetzeko. Bada tortillaren jatorria Nafarroan kokatzen duen beste kondairaren bat, Zumalakarregi bera protagonista duena. Beste askok, ordea, askoz lehenago asmatu zela diote. Bilbotar sutsua izanda, lehen aukera nahiago dut nik. Kondairak kondaira, ezin ukatu gure izaeraren parte bilakatu dela tortilla. Gure herrietako jaietako ezinbesteko zita dugu tortilla txapelketa, Aste Nagusian laurehun kuadrilla baino gehiago elkartzen direla. Gourmet kutsua ere hartua du tortillak azken urteotan: tortilla goxoena non dastatu ibiltzen dira influencerrak eta Bizkaiko Tortilla Kopa antolatzen du ostalaritza elkarteak urtez urte.

Osagaiak osagai, tortilla maite duen herria gara. Bestela, nola lortzen da herri oso bat maitasunari kantatzen jartzea tortilla baten bueltan?

Ohiko gauzak gourmet bihurtzeko joera hartu duen gizarte honetan (espezialitateko kafearen prezioena beste baterako utziko dugu…), asko zabaldu dira patata tortilla produktu izarra bihurtu duten tabernak. Kartaren barruan pintxoak epeka ordaintzeko aukera ere eman beharko lukete askok, akaso, pintxo batengatik kobratzen duten dirutza ikusita. Badira, bestalde, aurrez prestatutako jakien ildoari jarraitzen jakin dutenak. Ikustea baino ez dago azken urteotan nola handitu den tortillen salmenta. Nafarroan bertan dugu horren adibidea: Corellako enpresa batek supermerkatu kate ezagun batentzat egiten du lan, eta egunean 280.000 tortilla egiten du. Harritzekoa bada ere, seguru nago San Mameseko atsedenaldietan jaten diren bokata askok jatorri nafarra dutela. 

Tortilla gauza serioa dela argi gelditu da, hortaz, eta bada estatu arazo egin nahi izan duenik ere. CIS ikerketa soziologikoen zentroak behin baino gehiagotan galdetu du tortillaren inguruan bere inkestetan. Batez ere, ikuspegi gastronomiko batetik galdetzen badu ere (tipularekin ala barik, asko edo gutxi eginda…), irailean egindako azken inkestan hautu politikoengatik ere galdetu zuen CISek. Hala, EH Bilduko jarraitzaileek itsu-itsuan tipuladun tortillaren alde egiten dute (%90); EAJkoek, berriz, ez dute hain argi, eta boto emaileen herenek tipularik gabe nahiago dute. Zerbait esan nahi al du horrek? Ezkerraren eta eskuinaren arteko aldea politikoa baino gehiago gastronomikoa al da? Ez dut uste, azken hauteskundeetan EAJk erraz irabazi zion EH Bilduri Zallan, tipula —gorria, hain zuzen ere— ondare den herrian. Osagaiak osagai, tortilla maite duen herria gara. Bestela, nola lortzen da herri oso bat maitasunari kantatzen jartzea tortilla baten bueltan? Tira: maite zaituztet, pila-pila, patata tortilla!