Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Herri mailako kezka

Herri mailako kezka

Hiriak ongizateari egin diezaiokeen ekarpenean, eragin handia du esparru publikoaren planifikazioak. Urban Psicology azterketaren ondorioak aurkeztearekin batera, tokian-tokian egiten ari diren egitasmoei ere heldu zieten Bilboko Crai eraikinean hilaren 6an antolatutako jardunaldian. Euren herrietan garatzen ari diren proiektuez mintzatu ziren Arrigorriagako alkate Maite Ibarra (EH Bildu), Barakaldoko Amaia del Campo (EAJ), Leioako Iban Rodriguez (EAJ) eta Bilboko Udaleko Hezkuntza zinegotzi Eider Bilbao (PSE-EE).

[articles:2138592]

1

Arrigorriaga

Orain urte batzuk, Osasun Foroa sortu zuten Arrigorriagako Udalak, osasun eta hezkuntza zentroek eta herriko beste hainbat eragilek. COVID-19aren pandemiaren ondotik, foroak diagnostiko bat egin zuen osasun beharrak atzemateko, eta ondorioztatu zuten nahi gabeko bakardadea zela arazorik behinena, Ibarra alkateak Bilboko jardunaldian azaldu duenez; bakardadeak, batez ere, adineko emakumeei erasaten zien, eta sakonagoa zen herrigunetik urruneko auzoetan. Zelan jorratu zitekeen afera hirigintzaren ikuspegitik? Toki atseginak eskainiz, etxetik ateratzeko pizgarri bat eduki zezaten. Herriko lokal bat atondu du udalak, eta sofaz, aulkiz, mahaiz eta bestelako altzariz hornitu du, bizilagunak bertan eroso egon daitezen, berba egiten, kartetan jolasten…

2

Barakaldo

Barakaldon, berdeguneak hiriaren barruan sartu dituzte. «Lehen, birika berdea hiritik kanpo zegoen: Mespelerreka, adibidez», Del Camporen hitzetan. Orain, Barakaldok 238.000 metro koadroko «bihotz berdeak» ditu sakabanaturik, eta eremu hori zabaltzeko lanetan ari dira: 90.000 metro koadroko parke bat egin asmo dute itsasadarraren aldamenean, Zamalanda. «Kaleek bizitza osasungarria susta dezakete, baina topagune ere izan daitezke». Barakaldoko Udalaren arabera, batik bat hiru talderekin landu behar da ongizate emozionala: adinekoekin, gazteekin eta andreekin.

3

Leioa

Naturaguneetan ipinia du arreta Leioako Udalak ere. «Demokrazia hasi zenean, auzoak ez zeuden elkarri lotuta; askotan espaloirik ere ez zegoen; Leioa garai postindustrialetik zetorren», aletu du Rodriguezek. «Hiri berde bat zen, baina berde hori pribatua zen». Orain, biztanleko 23 metro koadro zoru publiko berde dago —OMEk 10-15 gomendatzen ditu, alkateak nabarmendu duenez—, eta irailean beste parke bat inauguratu zuten: Arriena, 31.000 metro koadrokoa. Itsasadarrera begira jartzea izan da eraldaketa horren gakoetako bat, alkatearen ustez. «Leioan, itsasadarrari bizkarra emanda bizi izan gara, han industria zegoelako».

4

Bilbo

Ikastetxeetako jolastokien eraldaketa da Bilboko Udalaren proiektu nagusietako bat. «Hezkuntzak eskoletako hormak gainditzea nahi dugu, eta hiri osora heda dadin», Bilbao zinegotziaren esanetan, eta, halaber, jolastokiek eskaintzen duten esparru publikoa aprobetxatu gura dute eskola orduetatik kanpo. Zinegotziak espazio horien ezaugarri kuantitatiboak aipatu ditu —200.000 metro koadro baino gehiago hartzen dituzte udalaren haur eskolek eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek—, baina alde kualitatiboak ere eragiten die kezka. Hala, udala plan bat ari da prestatzen jolastoki inklusiboak erdiesteko. Izan ere, zinegotziak xehatu duenez, kirol pistek hartzen dute jolastokien espazio gehiena, eta, hortaz, ez dute berdin erabiltzen jolastu nahi dutenek eta nahi ez dutenek; gainera, genero aldagaia ere garrantzitsua da, neskak bazterretan egon ohi direlako.