Sopelako kiroldegian jarduerak euskaraz eskaintzeko galdetegia

Sopelan euskararen erabilera sustatzeko egitasmo bat abiatu du Aitxu euskara taldeak. Kirolean ere euskaraz atseginez! kanpainaren bidez, Sopelako kiroldegira helarazi nahi dute euskara, bertan ez baitago euskarazko jarduerarik, umeentzako izan ezik. Hala, euskara taldeak, Sopelako Udalarekin batera, galdetegi bat banatuko die kiroldegiko erabiltzaileei, euren euskara mailaren berri izateko, eta baita kirola euskaraz egiteko prest dauden jakiteko ere. Emaitzen arabera, hurrengo matrikulazio kanpainan hainbat ekintza euskaraz eskainiko dituzte. Hala, Sopelako kiroldegian areto jarduerak lehenengo aldiz euskaraz izango lirateke.