Downtown Abbey telebista saileko aktoreen lana aitortzen jarraitzen du Basauriko La 13 Tribu taldeak. Iaz Brendan Coyle saritu bazuten, aurten Hugh Bonneville antzezle britainiarrari (Notting Hill) eman diote Arte Eszenikoetako Bikaintasun Saria. “Ohore handiz” jaso zuen aitortza Bonnevillek igandean, Sozial Antzokian egindako ekitaldian. Edurre dantza taldeko, Biarte dantza eskolako eta Zirzira abesbatzako kideak izan zituen lagun ospakizunean.