Garraio erakunde bakarra sortzea aztertuko dute

BILBO. Bizkaian garraioaren arloa arautzeko, koordinatzeko eta kudeatzeko, erakunde bakarra sor daitekeen edo egungo Bizkaiko Garraio Partzuergoa berregitura daitekeen hausnartu nahi dute Bizkaiko Batzar Nagusiek. Hartara, gaiari buruzko txostena osatzea adostu dute; EAJk eta PSE-EEk babestu dute Bilduren eskaera, eta PP abstenitu egin da. Sei hilabete iraungo du prozesuak.