Gaur egun, Bilboko Metroaren bidaiariek %50eko deskontua dute haien joan-etorrietan Espainiako Gobernuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarkidetza dela eta. Madrilek ordaintzen du deskontuaren %30, eta Bizkaiak beste %20a. Uztaileko lehen hamabostaldian deskontu hura ez zenez ezarri, beste hamahiru egunez luzatuko dute, 2024ko urtarrilaren 13ra arte —hura barne—.
Urtarrilaren 14tik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen duen %20ko deskontua mantenduko dela ziurtatu dute.