Barakaldoko Argitan taldeak kanpaina bat abiatu du

Emakumeak kolokan. Murrizketa sozialei ez kanpainari ekin dio Barakaldoko Argitan emakumeentzako aholkularitzak. Enplegu duinak, soldata parekideak eta gizarte zerbitzu publikoak eskatu dituzte. Iazko urteko balantzea ere aurkeztu dute: 376 andrek jaso zuten arreta; %16k tratu txarrak jasaten zituzten.