GEHIAGOREKIN, GUTXIAGO

Azken bost urteetan, Bilboko Udalak hiriburuko argiteria aldatu du. 160 kale, plaza eta parketan egin ditu berritze lanak. Osotara, 7.800 argi puntu moldatu dira; horietatik %6 berriak dira. Izan ere, udalak inguru gehiago argitzea izan du helburuetako bat. Bigarrena, kontsumoa ez haztea. Energia aurrezteko sistema berriari esker, kontsumoak %1,2 egin du behera. Kontsumo txikiko argi berriek ohikoek baino %57 gutxiago kontsumitzen dute.