Eskualdeko airearen kalitatea neurtuko dute

DURANGO. Eskualdeko airearen kalitatea neurtuko du Durango Merinaldeko Mankomunitateak. Emaitzak 2009an egin zuten beste neurketa batekin alderatu eta bilakaera zein izan den ezagutzea da ikerketaren helburua. Aurten egingo duten neurketak errepideek herriguneetan duten eraginari erreparatuko dio. Ekimenak 26.257 euroko aurrekontua izango du.