Gernikako industrialdea indartzearen alde

GERNIKA-LUMO. Busturialdeko Industrigunea izango denari buruzko txosten ekonomikoa eskatzea adostu dute Busturialdeko alkateek, asteon Ajangizen egindako bileran. Muxikan eraikiko litzateke. Bien bitartean, EAJ, Bildu eta talde independenteetako ordezkariek Gernika-Lumoko industrigunea indartzea erabaki dute, “krisi egoeran lagungarri” izango dela iritsita.