Mungia eta Uribe Kosta lotzeko proiektua, lehian

MUNGIA. Bizkaiko Foru Aldundiak Mungiako lasterbidea eta Uribe Kostakoa lotuko dituen errepidea eraiki gura du. Ez du dirurik halako obrarik ordaintzeko, baina garai hobeak datozenerako proiektua prest egotea gustatuko litzaioke. Hala, proiektu teknikoa lehiara atera du, 325.731 euroko aurrekontuarekin. Planean Urdulizko ospitalearekiko loturak ere hartu beharko dira kontutan.