%3,4. Gizarte zerbitzuek Bizkaiko BPGan duten pisua.

Pilar Ardanza Bizkaiko Gizarte Ekintza diputatuak emandako datuen arabera, gizarte zerbitzuek Bizkaiko BPGaren %3,4 ordezkatzen dute. Hau da, 712 milioi euroko aberastasuna sortzen dute. Osotara, arlo horretan diharduten erakunde eta enpresek 13.109 lanpostu dituzte. Horrez gain, beste 8.000 boluntariok ere gizarte zerbitzuak indartzen laguntzen dute.