Araztegien auziaz bilera irekia egingo dute gaur

KARRANTZA. Bizkaiko Foru Aldundiak eta ur partzuergoak bi araztegi egin gura dituzte Karrantzan, ur zikinen arazoari konponbidea emateko. Baina Karrantza Zabalak eta Bilduk ez dute lanak hasteko akordioa sinatu gura, horrek abeltzainek uragatik ordaintzen dutena garestituko lukeelako. Herritarrek zer iritzi duten jakiteko bilera irekia egingo da gaur herritarrekin, 12:00etan, udaletxean.