Bilbao, berriz ere, Garraio Partzuergoko presidente

BILBO. Jose Luis Bilbao izango da, berriz ere, Bizkaiko Garraio Partzuergoko presidente berria. Eusko Jaurlaritzak martitzenean hartu zuen erabaki hori. Patxi Lopezen gobernuko ordezkariak kargutik kendu, eta jeltzaleek daukate orain gehiengoa, berriro, herrialdeko garraio publiko gehienen kudeaketan. Gainera, Eneko Arruabarrena Leioako alkatea izango da Bilboko Metroko zuzendari berria.