Udalak UNEDi egiten dion ekarpena, ezbaian

SESTAO. Sestaoko Udala orain arte UNEDi ordaintzen zion kopuruarekin zer egin aztertzen ari da. Hain zuzen, erakunde horri gutun bat igorri dio finantzaketa sistemaren eredua aldatzeko beharra aztertzeko premia azalduz. Sistema horrek “proportziozkoa, koherentea eta elkartasunezkoa” izan behar duela deritzo. Hausnarketa hori egin ezean bere kuota bertan behera utz dezakeela dio.