Iaz sortu zuten Euskadiko Antzerki Eskolen Plataforma

Euskadiko Antzerki Eskolen Plataforma iazko martxoan sortu zuten. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat antzerki eskolak osatzen dute: Donostiako eta Gasteizko TAEek, Anima Eskolak, Getxoko Antzerki Eskolak, Ortzaik, BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiak eta ARTEBI Musika, Dantza eta Ikus-entzunezkoen

Bilboko Eskolak. Antzerki heziketan eraginkortasun handiagoarekin lan egitea eta antzerkigintzaren inguruko kultura sustatzea ditu helburu plataformak. Era berean, ideiak elkarrekin trukatu eta denek batera proiektu edota ekintza askotarikoak bultzatzeko asmoa dute. Arte Eszenikoen Eskola Ofizialari, sorreratik “laguntza, aholkua eta partaidetza” eskaini gura diotela esan dute.