Herrialde osoan bulego sare bat zabaldu nahi du Stop Kaleratzeak plataformak

Etxerik gabe geratzearen ondorioak pairatzen dituzten herritarrei aurrez aurre behar bezalako arreta eskaintzeko helburuarekin, bulegoak zabaldu nahi ditu Stop Kaleratzeak plataformak Bizkaiko ahalik eta herri gehienetan. Sestaoko alkateak dagoeneko eman dizkie udaletxe ondoko lokal bateko giltzak; 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Horrez gain, baliteke Barakaldoko Udalak ere plataformari bulego bat uztea. Hortik aurrera, tokiko administrazioen aldetik laguntza aurkitzen duten herri guztietan zabaldu nahi ditu elkarteak era horretako lokalak.

Plataformako boluntarioak ariko dira lanean lokal horietan. “Herritarrentzako arreta bulego baten antzekoak izango dira”, azaldu du Marta Uriartek, kolektibo horretako presidenteak.